XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lenengoa onera etorri aurretik izan zan, oraindik Donostiako Gotzaia izateko aukeratua besterik ez nintzanean.

Geroztik, urte auek zuekin batera igaro ondoren, ezin ukatu Seminarioak pozaldi ta esperantzak ezezik, kezka ta illuntasunak ere izan ditula guretzat; eta gora-beera auek nolabait denok bizi izan ditugula.

Zuen Gotzaiaren itzak aditzera eman nai du: Elizak serbitzu-apaizgintza sinismen maillakoa jotzen duala; Elizak seminarioak beti bear dirala uste duala; Elizak uztaren Jabeagan uste-on osoa daukala, ta zailtasun guzien artean Elizak itxaropena daukala.

Ta biotz-biotzez esango ditudan itz auek indar-berritu dezaigutela Seminarioataz bear degun arreta.

Jarrai dezagula, gaiñera, denok elkarrekin saiakera onetan, egoki gauzak berrituaz eta Ebanjelioak eskatzen duan apaltasunarekin.

Jaunak ala nai dezala!

Seminario itza esan-nai sakoneko itza degu sinismen maillean.

Baiñan itz aula ta esan-nai urrikoa litzake, nolabait bere goi-sustraizko mailla kentzen ba-diogu; ta Jainko-deiarekin, apaiz karismaren eta apaizgintzarekin zer-ikusian dagoenean, orduan bere esan-nai guzia artzen du.

Doai auek bait-dira, izan ere, gure Seminarioak iraun dezan arrazoibide bakarra, ta aren bearra azaltzen digutenak.

Orrela, apaizgintzan sendo sinisten degula, ta onartuz Elizak apaiz egiteko jartzen dituan baldintzak, Konzilioko itz auek uste-osoan birresaten ditugu: Apaizgaiak ezitzeko Seminarioak bearrezkoak ditugu. Auetan ikasleen ezikera osoak ontara zuzendu bear du: egiazko eliz-artzaiak ezitzera, Jesukristo gure Jauna, Maisu, Apaiz eta Artzaiaren antzera.

(Apaizen ezikerari buruz eliz-agiria, 4 zenb.).

Seminario itzak, sinismenezko esan-naia duen itz onek, bere erantzukizuna ta arrera ona izango ba-ditu, egiazko sinistedunak eskatzen ditu: auek dira-ta Gotzaiaren eta apaizen aotik gartsuki itz ori entzun nai dutenak.

Eta bearrezkoa zaie, gaiñera, itz ori entzutea.

Izan ere, zenbaitan kezka ta naasmenak berekin dituzte, ez daukatelako laguntzarik aski gertakizun eta egoera berriek duten egiazko esan-naia bereizteko.

Seminarioak berez duana ez da atzeratuta geldituko sekula, naiz eta garaiko ezaugarriak, gaurko bearkizunak, erantzun-bide berriak eskatzen ba-dituzte ere.

Seminario itza umildadean esan bearrezko itza degu, gaiñera.

Era umillean aitatzeko itza genduan au beti, seminario itzak aditzera ematen diguna Jainkoaren graziazko doai utsa deguta.

Apaizetarako deia, apaizgintza, gotzaintza: gai auek egoki erabilli nai ba-ditugu, au da aitortu bear degun legea: aldatzen duana ez da ezer; ezta ureztatzen duana ere; bai ordea, azitzen duan Jainkoa.